Txirrindularitza, Toribio Jauregik ikusita

Leire Kortabarria 2010ko aza. 24a, 12:21

Txirrindularitza lasterketak ikusgai izango dira Aroztegi aretoan oraingo egubakoitzetik hasita abenduaren 12ra arte. Izan ere, Toribio Jauregi zenaren argazkien erakusketa antolatu du Udal Artxiboak.

 

Orain dela urte batzuk, Toribio Jauregiren argazkiak erabilita, pilotari buruzko erakusketa antolatu zen Aroztegi aretoan. Gaurkoan, Udal Artxiboak –Toribio Jauregiren argazki funtsaren dohaintza jaso ondoren- beste kirol bat antolatu du erakusketa honetarako: txirrindularitza.

Udal Artxiboko arduradunek honela diote: "Argazkien bitartez makina bat gauza antzematen dira. Bizikletak berak izan duen aldaketa, txirrindularien janzkeraren bilakaera, publizitatea egiteko modua, besteak beste. Eta lehen eta orain, lanerako eta lasterketak antolatzeko prest dagoen elkarte baten beharra. Erakusketa hau pertsona horiei guztiei gure esker ona azaltzeko modu bat da".

Erakusketan 46 argazki jarri dira. Ziklo-kros lasterketakoak direnak, berriz, aretoan proiektatu egingo dira.

Inaugurazioa egubakoitzean, hilak 26 izango da, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak