Gazteendako DJ jaialdia eta beste, Bergaran asteburuan

Ubane Madera 2010ko aza. 9a, 18:10

14 urteko gazteendako DJ jaialdia antolatu dute Zabalotegi aretoan oraingo zapatuan, 18:30etik 21:30era arte, doan. Horrez gainera, antzerkia, zinema emanaldiak eta erakusketa ere iragarri ditu Bergarako Udalak, eguaztenean hasi eta domekara bitartean.

Antzerkiari dagokionez, bi saio izango dira, biak ala biak egubakoitzean. Batetik, Le Petit Theatre de pain taldeak Errautsak emanaldia egingo du, Zabalotegi aretoan, 22:30ean. Sarrera da bost euro. Eta bestetik, Piano bat bertsotan lana antzeztuko dute Ainhoa Ansak, Jagoba Astiazaranek eta Beñat Gaztelumendik, Osintxuko Txuringo tabernan. Sarrera doan izango da.

Zine-kluba eta beste

Zinemari dagokionez, berriz, bihar, eguaztena, zine-kluba izango da, Zabalotegin. Fatih Akin-en Soul Kitchen komediaren emanaldia izango da, 20:30ean. Sarrera da bi euro.

Domekan, berriz, umeendako Vicky Bikingoa filma emango dute, euskaraz (17:00). 85 minutu irauten duen abenturazko filma da. Sarrera, bi euro. Eta 19:30ean, berriz, Robin Hood filma emango dute. Kasu horretan sarrera da hiru euro.

Pintura erakusketa

Bukatzeko, erakusketa ere zabalik dute Zabalotegi aretoan, azaroaren 21era arte. Juanjo Altuna Akizuren Ibilbidea izeneko pintura erakusketa, hain justu. Martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era ikusi ahal da, zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak