Zelako Bergara nahi duten galdetuko die Udalak herritarrei

Ubane Madera 2010ko aza. 8a, 18:36
2020. urtera arteko udalerriko plan estrategikoa egin nahi du Bergarako Udalak. Baina hori herritarren partaidetzarekin egin nahi du. Hori horrela, parte hartze prozesua zabalduko du "herritarrek Bergara gaur egun nola ikusten duten" aztertzeko, "10 urte barruko Bergara" zela ikusten duten jakiteko eta "egoera hori lortzeko estrategiak" proposa ditzaten.

Honako hauek dira, adibidez, bergararrek erantzun beharreko galderak: "Zenbat biztanle izan nahi dugu eta izango ditu Bergarak 2020an? Nola erantzungo diogu krisi energetikoari eta krisi ekologikoari? Zertan lan egingo dugu bergararrok? Zein zerbitzu izango ditugu herrian eta non egongo dira?"

Galdera horiei erantzun aurretik, baina, gaur egungo egoeraren azterketa egingo dute.

Bi lantalde

Bada hori guztia lantzeko, bi lantalde sortuko dituzte: arloak eta eremuak lantzeko, hurrenez hurren. Hain justu, arloak lantzeko bost lantalde sortuko dituzte eta arlo bakoitzean "gaiaren inguruko eragileak elkartuko dira".

Eremuak lantzeko, berriz, hiru eremu bereiziko dituzte: landa eremua, herrigunea eta herrigune inguruko auzoen eremua.

Urtarriletik martxora

Hori horrela, herritarrek zelako Bergara nahi duten zehaztuko dute urtarriletik martxora bitartean egingo dituzten lau batzarretan.

Xehetasun guztiak eguaztenean helaraziko dituzte, prentsaurrekoa egingo dute-eta Udal ordezkariek hori azaltzeko.



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak