Bai Udalbiltza, Bai Euskal Herria izan zen lelo nagusia, eta Udalean dauden alderdi abertzaleetako zinegotziek eutsi diote pankartari.
Agurne Barruso alkateak elkarretaratzean esan zuenez, epaiketa ikusita ez dago absoluzioa beste aukerarik; baina gaineratu du horrelako prozesuek judizialetik baino politikotik izaten dutela gehiago. Barrusok alderdien arteko batasuna azpimarratu du, gogoratuz Udalbiltza bera horrela sortu zela. Esan du gainera, kontuan hartuta auzi honetan ez dagoela bergararrik inputatuta, herritarren erantzuna ona izan dela.