Serorak Debagoienean liburu digitalaren aurkezpena

Ubane Madera 2010eko azaroaren 5a

Hitzaldia ere egingo dute gaurko ekitaldian (19:30), udaletxeko osoko bilkuren aretoan: "Serorak Debagoienean (XVI-XVIII)". Mikel Larrañaga izango da hizlaria, bera da-eta liburuaren egilea. Seroren gaineko ikerketan dago oinarrituta iluntzean aurkeztuko duten liburua eta egingo duten hitzaldia.

Bergarako Udal Artxiboak lagunduta egin dute ikerketa lan hori. Gaurko aurkezpenaren ostean, Udalaren webgunean jarriko da eskuragarri: bergarakoartxiboa.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak