Elefantea mugitu izana ospatu dute kolore askotako herritarrek

Iker Barandiaran 2010ko urr. 31a, 23:39
Jose Luis Elkoro etxean dago, herritar askoren ahaleginari esker; hori ospatu dute gaur Bergaran. Hala ere, alkate ohia ez da erabat aske eta hori gogoan dute bergararrek. Abenduren 16an batzarra deitu du Migel Altunan Jose Luis Elkoro Libre! plataformak.

Jose Luis Elkoro askatu dutela ospatzeko eta herritarrei egin duten lana eskertzeko eguna izan da gaurkoa Bergaran. Izan ere, Jose Luis Elkoro libre! plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Ekitaldiak hasi bezain laster, jakinarazi dute Jose Luisek ez zuela parte hartuko, galerazita duelako, baina bera izan da eguneko protagonista; ezin beste modu baten izan.

'Elefantea mugitu, elkartuz'

Eguerdian herriko plazan herritar ugari batu eta plataformako kideen hitzak batzeaz gain, Asier, Ainhoa eta 'Kaxeta' bertsotan aritu dira, herriko hainbat neskek Ikurrin dantza egin dute eta Udal Bandak bi pieza interpretatu ditu; Ibiliko gara eta Pobres y alegres, azken hori jaiei hasiera ematen diena. 

Plataformako ordezkariak oso pozik agertu dira lortutakoagatik eta herritarrak batuz lortu daitekeena goraipatu dute: "Elefanteak mugi daitezke denok elkartzen bagara", baina era berean gogoratu dute Elkorok oraindik pultsera daramala eta ez dela guztiz aske. Hala, honako hau azpimarratu dute: "Bera libre ikusi arte, ezin gara bigundu".

Abenduaren 16an, batzarra

Bazkal orduan 400 lagunetik gora batu dira frontoian eta horren ostean hainbat ordezkarik hartu dute hitza: EAJko alkate ohi Imanol Bolinagak, Arrasateko Ezker Abertzaleko alkate ohi Xabier Zubizarretak, plataformako eta familiako kideek eta telefono grabazio bidez Bergarako preso Jabi Lazkanok eta Jose Miguel Gazteluk. Plataformako kideek azaldu dute "herritarren berotasunak kartzelako burdinak bigundu" dituela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak