Horrekin batera, batzarrean egungo zuzendari taldeak garbi esan zuen lokalaren arazoarekin buruhauste bat baino gehiago izan dutela, eta ez dutela inongo laguntzarik jaso, ezta bazkideena ere. Hala, arazoari modu hobean heltzeko komisio moduko bat sortu dute, bost lagunez osatutakoa, eta talde hori buru-belarri jarriko da arazoari irtenbidea bilatzeko lanean –datorren astean dute lehenengo batzarra. Horrela, egungo zuzendaritza taldeak elkarteak dituen gainontzeko lanekin jarraitu ahal izango du.
Hala, Asteleheneko Goienkaria-k Pol-Poleko presidenteari, Iñaki Mendibili egindako elkarrizketa argitaratuko du.