Bergarako ezker abertzaleko eta kanpoko hainbat buruzagi izan ziren bertan. Agurne Barruso alkatea eta Enara Minguez zinegotzia, esate baterako, edota Trasio Erkizia eta Xabier Zubizarreta Txiron, Mondragoeko alkate ohia.
Musiraka Osintxuko dantzariek edota Aitziber Plazaola Frantzian atxilotu berri duten gazte bergararraren lagunek ere parte hartu zuten ekitaldian. Azken hauek, Plazaolak idatzitako gutun bat irakurri zuten eta, ostean, bertaratutako guztiekin batera, Lepoan hartu ta segi aurrera abestu zuten. Segiko kide izatea leporatuta dago atxilotua Plazaola eta gose greban dago Frantzian. Plazaolaren gurasoak ere izan ziren Bergarako pilotalekuan atzo.
Abertzaleen batasuna eta Maltzaga
Politikarien berbak ere entzun ziren, Agurne Barruso eta Tasio Erkiziarenak, hain justu ere. Biek ere abertzaletasuna batzeko Monzonek egindako ahalegina nabarmendu zuten. Mozonek irudikatu zuen Maltzagako bidegurutzeari erreferentzia egin zion Bergarako alkateak. Izan ere, abertzaleak batuta Maltzagaraino eskutik behar zutela esan ohi zuen sarri Telesforo Monzonek. Eta horixe aldarrikatu zuen Barrusok ere, abertzaleen arteko batasuna. Eta bidegurutzetik, aurrera ezkerreko bidea hartuko zutela. Erkiziak batasun horien isla gaur egun beste indar abertzale batzuekin batera sinatu dituzten Lortu Arte, Gernikako akordioa edota Euskal Herria Ezkerretik aipatu zituen.
Momentu hunkigarriak bizi izan dituzte bertaratutakoek. "Gora Monzon" eta "Gora ezker abertzalea" oihuak entzun dira, besteak beste. Monzonen lagun min Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohia, atzoko moduko ekitaldietan parte hartzea galarazita duena, ere gogoan izan zuten atzo bertaratuek.
Ekitaldiaren amaieran, Monzonen jaiotetxean egoitza duen Olaso dorrea Fundazioa omendu zuten. Hala, Elkororen emazte Mari Karmen Aiastuik eta Ramon Mendibilek oroigarriak jaso zituzten.