'Zutik Euskal Herria' aurkeztu zuten atzo, eguaztena

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko eka. 3a, 20:12
Euskal Herriaren egoeraren eta euskal prozesu politikoaren azterketa egin du ezker abertzaleak eta 'Zutik Euskal Herria' adierazpenean batu dituzte ondorioak. Atzo aurkeztu zituzten ondorioak Bergaran.

Euskal Herriaren egoeraren eta euskal prozesu politikoaren azterketa egin du ezker abertzaleak eta Zutik Euskal Herria adierazpenean batu dituzte ondorioak. Bada, eguaztenean eman zuten ondorioon berri Santa Anan.
Berretsi zuten "aldaketa politikoa gauzatzeko eta prozesu demokratikoaren bidetik aurrera egiteko borondatea" dutela. Uste dute prozesu demokratikoa dela "ziklo aldaketaren palanka" eta Euskal Herria eta herritarrak direla "prozesu demokratikoaren oinarria eta bermea". Horrekin batera diote prozesua demokratikoa dela "bere helburuetara iristeko elkarrizketa, negoziazioa, akordio politikoa eta, oro har, tresna parte-hartzaile eta demokratikoen bidez garatu" behar delako.  Eta "Euskal Herria autodeterminazioaren eszenatokira eramateko prozesu politiko mailakatu, arautu eta adostua" izan behar duela.
Konpromisoaren ordua eta urratsak emateko ordua ere badela ere uste dute eta marko demokratikoa lortzeko protagonista nagusiak herritarrak direla.

180 bergarar

Bergaran ere hainbat batzar egin dituzte eztabaida prozesuan barrena eta 180 lagunek hartu dute parte. Santa Anan azaldu zutenez, "Bergarako ezker abertzaleak 30 urteotako prestutasun eta ardura berberaz jokatzeko jarrera zintzoa" du. Eta "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko beharrezko diren herritar eta eragileekin batera elkarlanean jarduteko" prestutasuna ere azaldu zuten.  Bestetik, azpimarratu zuten Bergarako ezker abertzaleak "ahal duen guztia" egingo duela "herritarrok gure herria eraikitzeko beharrezko ditugun tresna parte-hartzaile guztiak guztion eskuragarri izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak