Zuhatzara irteera eta olinpiadak maiatzean

Maider Arregi 2007ko apirilaren 4a

Jardun Euskara Elkarteak Zuhatzara irteera eta olinpiadak antolatu ditu 8-12 urte bitarteko haurrentzat. Hona hemen bi ekintzen gaineko informazioa:




Txapligutik Zuhatzara irteera

Jarduneko bazkideentzat da irteera.
 
Noiz: Maiatzak 4, 5 eta 6.
Irteera ordua: Maiatzak 4, 17:30ean autobus geltokian.
Itzulera: Maiatzak 6, iluntzean (zehazteke dago).
Prezioa: 42 euro

Burutuko diren ekintzak:
piragua, bela, arrauna eta windsurf
Izen emateko epea: Apirilak 24.

Gaztetxoen arteko VII Olinpiadak


Olinpiadak 4., 5. eta 6.mailakoentzat dira.

Noiz: Larunbatetan, maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 16 arte.
Ordua:16:00-18:00
Taldea: Gutxienez 6 pertsona eta gehienez 8.
Ekintzak: Herri jolasak, bolo, toka, igela, sormena landuz, igerilekuan jolasak eta orientazio frogak.
Izen emate epea: maiatzak 8

Informazio gehiago Jardunen (kultur-etxean). Tlf: 943 76 36 61.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak