Zuhaitz eguna eta natura jolasak egingo dituzte zapatuan

Maider Arregi 2009ko martxoaren 3a

Agenda 21 eta Heziketa Fisikoa elkartzeko asmoz, zapatuan, martxoaren 7an, Zuhaitz Egunarekin batera, natura jolasak ere eskainiko dira. Horretarako ekintza desberdinak prestatu zaizkie LH5 eta LH6ko Bergarako ikasle guztiei. Astean zehar Baso Astearekin lan desberdinak egiten ibiliko dira eta Heziketa Fisikoan orientazio kirolaren hastapena egingo dituzte.

Honela, zapatuan, Bergarako eskoletako LH5 eta LH6 ikasle guztiekin zuhaitz eguna ospatuko dute. 100 bat ikasle eta partaide espero da. Garraioa eta jatekoa doakoa da, udalak ipintzen du. Beraz, ikasleek eta parte hartzaileek gogoak baino ez dituzte ipini behar.

Programa:

  • 09:30 Autobusa Ibargarain Gorlara joateko
  • 10:30-11:30 Natura Jolasak eta Natura orientazioa
  • 12:00-13:30 Zure zuhaitza landatu! Hamaiketakoa 12tan
  • 14:00 Bergara iristea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak