Simon Arrietan, adibidez, lehortuta zeuden hiru zuhaitz kendu dituzte eta beste hiru landatu, espeziea berdinekoak, aligustreak edo arbustuak. Arkaitz Tolosa lorezainen arduradunak esan bezala, Boni Laskurain kalean, Bolun eta Ibargarain ere aldatu dituzte. "Batzuk jendeak apropos apurtu eta hil dituelako eta beste batzuk lehortu egin direlako", azaldu du.