Zubiaurre-Martoko auzoan jaiak ospatu dituzte asteburuan

Arritxu Barruso 2009ko mai. 25a, 16:29
Asteburuan lanpetuta ibili dira Zubiaurre-Martoko auzoko bizilagunak. Asentzio jaiak ospatu dituzte eta zapatu goizean hasi eta domeka eguerdira arte deskantsu barik ibili dira festan.

Jaiei salda eta txorizoa janez eman zieten hasiera zapatu goizean eta motorrak berotzen joateko txikiteoa egin zuten gero. Arratsaldean, berriz, aurreikusita ez zeuden arren, umeendako jolasak egin zituzten eta auzotar talde polita bildu zen horiek ikusteko. Buruhandiekin ere ederki ibili ziren, gero, auzoko gaztetxoenak. Indarrak hartzeko, ondoren, txokolatada egin zuten. Festa goizaldera arte luzatu zen zapatuan, gauean dantzaldia izan zuten-eta.


Domekan ere goizean goiz hasi ziren. Udal txistularien dianaren ostean, San Migel ermitara oinez joan ziren auzotarrak, mezara. Eguerdian txupinazoarekin amaitu zituzten festak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak