Zuberoatik heldutako abestien apaltasunak eta sentimenduek Zabalotegi bete zuten

Txomin Madina Milikua 2009ko ots. 28a, 17:24
Niko Etxart eta bere aita Dominikak eta Robert Larrandaburuk emandako kontzertuak ikusleak hunkitzea lortu zuen.

Niko Etxartek ondo ezagutzen ditu Bergara eta inguruak, bertan bizi izan baitzen garai baten, eta akaso horregatik, giro berezia sortu zen egubakoitzean Zabalotegi aretoan emandako kontzertuan.

Taula gainean, apaingarriak gutxi, baina garrantzitsuena soberan: Niko Etxart, bere aita Dominika eta koinatu Robert Larrandabururen ahotsak, patxadaz, naturaltasunez, Zuberoako kantuak gueregana hurbiltzea lortu zutenak .

Ahotsekin jolasean

Gehienetan a capella, baina  batzutan gitarraz lagunduta, Eperrak bezalako kantu ezagunak hain entzunak ez ditugun beste batzuekin tartekatu zituzten. Bereziki politak izan ziren hiru ahotsetara abestutako piezak. Kantu artean  emandako azalpenei eta erakutsitako gertutasunari esker, ikusleekin harreman estua lortu zuten abeslariek,   eta zenbait unetan, publikoa ere kantuan jartzea lortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak