Zuberoako kantak Etxart aita-semeekin eta Larrandabururekin

Mireia Bikuña 2009ko ots. 26a, 11:56
Zuberoako kantuekin gozatzeko aukera izango dute bihar Bergarako Zabalotegi aretoan. Dominika eta Niko Etxart aita-semeek eta Robert Larrandaburuk emanaldia egingo dute 22:30ean. Leihatilak ordu bete lehenago zabalduko dituzte. Sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.

A capella

Hiru kantariek Zuberoako kantuak abestuko dituzte. Batzuk, entzuleendako oso ezagunak direnak, eta beste batzuk hain ezagunak ez direnak. Baina, guztiak a capella kantatuko dituzte.
Kantu batzuetan gitarra doinuen laguntza izango dute. "Polifoni berezia sortuko dute", esan digute antolatzaileek.

Kanta zahar herrikoiak

Niko eta Dominika Etxartek eta Robert Larrandaburuk Eperra izeneko diskoa grabatu zuten 2004. urtean. Besteak beste, zuberotar kanta zahar herrikoiak, hango konpositore handiek utzitakoak (Ligeix, Etxahun, Attuli eta Latxikana), eta eurek sortutakok grabatu zituzten, tartean diskoari izena ematen dion Eperra kantua. Sofistikazio handi barik lirika herrikoiaren betiko gaiak erabili zituzten oinarri moduan: maitasuna, herrimina, eta hizkuntzarenganako fedea, besteak beste. Duela bost urte grabatutako diskoko kantuak eskainiko dituzte Bergarako emanaldian.

Erromerietako taldeetan

Niko Etxart Altzürükün jaio zen 1953an. Bi urte zituela gurasoek Parisera eroan zuten, baina ez zuen euskara galdu. 21 urte zituela itzuli zen handik.
Parisen, 1972an, kantari frantses ezagun baten diskoan ahotsak egin  zituen. 1979an kaleratu zuen Euskal Herrian ezagun egin zuen Nahasteka diskoa. Gainera, Tximinorrak eta Minxoriak  taldeetan kantatu zuen herrietako erromerietan. Ezagun egin zen  Mikel Laboaren Baga biga higa kantuaren bertsio  rockeroagatik, eta Tumatxa edota Twist titi kantak idazteagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak