Zozketatu dituzte Ozaetako babestutako etxebizitzak

Miren Arregi Amasorrain 2009ko mai. 15a, 16:16
32 etxebizitza eraikitzen ari dira guztira, baina, gaur zozketatu dituztenak horietatik 27 izan dira. Izan ere, gainerako 5ak, Zubiaurren duela urte batzuk eraitsi zuten eraikin bateko bizilagunak kokatzeko erabiliko dira.

Zozketan 91 eskatzaile egon dira. Esleitu diren 27 horietatik bi ezgaituendako zeuden gordeta, baina horietarako eskari bakarra jaso dutenez, bakarra banatu dute. Inmobiliaria Bittor ari da etxebizitzok eraikitzen eta udala arduratuko da kudeaketaz.

Eraikitzen ari diren etxea, 5.190 metro koadro inguruko orubean dago kokatuta. Atari bakarra du eta behe solairua eta beste hiru pisu izango ditu. Bi soto ere baditu garajeendako. Etxebizitzak dira bat, bi edo hiru gelakoak eta etxeetako bakoitzak garajea eta trastelekua izango du.

Etxebizitza egokitu zaienen zerrenda notario aurrean konfirmatu behar dute lehenengo. Zerrenda izan bezain laster emango dizuegu horren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak