Zinemaren eta historiaren arteko harremanak aztergai

Edu Mendibil 2007ko urt. 19a, 13:41
'Zinemaren eta historiaren arteko harremanak' izenburupean, hitzaldi sorta antolatu du Udal Artxiboak. Hilero gai horren gaineko hitzaldi bat izango da Miguel Altunako aretoan, 18:30ean.

Lehen hitzordua hurrengo eguaztenean, hilaren 24an, izango da: Introducción general. La industrialización y los orígenes del movimiento obrero hitzaldia egingo du Juan Madariaga historialariak. Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan historia garaikideko irakasle titularra da Madariaga.

Otsaileko eta martxoko hitzaldiak ere Madariagak egingo ditu: Errusiar 1917ko iraultza eta Sobiet Batasunaren eraikuntza (otsailaren 28an) eta Los años de la autoridad y el orden: los fascismos (martxoaren 21ean). Apirilean 18an Imanol Zumalde izango da hizlari, Espainiako II. Errepublikaren gainean. Santiago de Pablok Espainiako gerra Euskal Herrian jorratuko du maiatzaren 23an. Udazkenean izango dira azken hitzaldiak: Frankisten imaginarioaren eraikuntza: espainolada (irailaren 19an), Vietnamgo gerra zineman (urriaren 24an) eta La difícil convivencia de identidades encontradas: los Balcanes (azaroaren 21ean).

Hitzaldi guztiak Miguel Altunako aretoan izango dira, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak