Aurten 175 ziklistek esku hartu dute, iaz baino 18 gehiagok. Bestalde, ibilbideak aldaketa nabaria izan du: aurten Asentzio eta Elgetako inguruetatik barrena ibili dira, aurreko urtearekin alderatuta ibilbide bigunago eta laburragoan. Baina gustura ibili direla esan digute gehienek eta paisaia ederrak daudela ere.
Bestalde, jardunaldiko arazo bakarrak izan dira ziklista batek mina hartu duela sorbaldan; eta proba hasi baino lehenago, pinu handi bat aurkitu dutela bide erdi-erdian. Antolatzaileek esan digute haizeak botako zuela, baina batek baino gehiagok uste du norbaitek moztu duela ibilaldia oztopatzeko. Kontuak kontu, guztia primeran joan da.