Arrakastatsua izan da gaur, domeka, Bergaran Lokatzak antolatu duen mendi bizikleta martxa: aurreko urtean baino jende gehiagok parte hartu zuten; aldatutako ibilbidea parte-hartzaile gehienen gustukoa izan da; eta eguraldi ederra izan dute.
Aurten 175 ziklistek esku hartu dute, iaz baino 18 gehiagok. Eta ibilbideak aldaketa nabaria izan du: aurten Asentzio eta Elgetako inguruetatik barrena ibili dira, aurreko urtearekin alderatuta, bigunagoa eta laburragoa den ibilbidean; baina aldi berean, ederra, ziklista askoren esanetan.
Jardunaldiko arazo bakarrak izan dira ziklista batek sorbaldan min hartu duela; eta proba hasi baino lehenago, pinu handi bat aurkitu dutela bide erdi-erdian. Antolatzaileek esan digute haizeak botako zuela, baina batek baino gehiagok uste du norbaitek nahita moztu duela. Kontuak kontu, guztia primeran joan da Bergarako bizikleta martxan.