Izan ere arkitektura bulego horrek egin zuen Boluko auzotarren irisgarritauna bermatzeko proiektua, Udalaren eskariz. Aitor Zubiak, Xabi Zabalak Uzuri Larrañagak, Larraitz Valenciak eta Jon Crespok osatzen dute Zetabiko lan talde gaztea eta oso pozik daude Zaragozako aitortzearekin, besteak beste, "era honetako proiektuak erabiltzen dituen elkarte batek emandakoa delako".
Besteak beste, Irizar jauregia zaharberritzeko proiektua eta haurreskolarena egin dute Zetabikoek. San Pedro egokitzeko proiektua ere eurak egiten ari dira.