LABen Zerbitzu Sozialen Ibilbidea zapatuan etorriko da herrira

Leire Kortabarria 2009ko aza. 12a, 13:53
LAB sindikatuak mobilizazio gehiago antolatu ditu egunotarako Debagoienean; hala, azaroaren 14an, zapatua, Bergarara ailegatuko da Hego Euskal Herria zeharkatzen diharduen Zerbitzu Sozialen Aldeko Ibilbidea. Debagoieneko geldialdi bakarra izango da Bergarakoa.

Herriko plazan izango dira 10:00etan. Han, parodia bat egingo dute, zerbitzu sozialetako langileak "salgai" jarrita, "prezio errealekin, zerbitzu sozialen sektorean ematen den prekarietatea azaldu asmoz", dio LABek. Era berean, inguratzen diren guztiei esku-orriak emango dizkiete.

Ibilbide horrekin, LABek salatu nahi du "3. adinekoen egoitzetako langileen lan hitzarmenaren negoziaketa mahaia apurtu zela" eta zerbitzu horiek "pribatizatzen" dabiltzala. Mobilizazioa azaroaren 3an hasi zuten, Bilbon, eta Barakaldon, Gasteizen eta Azpeitian egon dira; Bergaratik, Donostiara joko dute, eta gero Altsasu, Iruñea eta Lizarra zeharkatu eta Gasteizen bukatuko da martxa azaroaren 27an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak