Zerbitzu automatikoa Osintxuko gasolindegian

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 22a, 18:14
Soraluzetik Bergarara bidean dagoen gasolindegian kreditu txartelarekin eskatu eta ordainduko da erregaia zabaltzen dutenean.


Osintxuko gasolindegian txartelarekin bakarrik ordaintzeko zerbitzu automatikoa jarriko dute. Soraluzetik Bergarako norabidean dagoen gasolindegian jarriko dute zerbitzu hori bi hilabete barru, gutxi gorabehera.


AP-1ek bezeroak kendu

Jose Luis Agirregomezkorta Osintxuko Muniola gasolindegiaren arduradunak esan digun moduan, AP-1 autobidea zabaldu zutenetik asko jaitsi da trafikoa errepide horretan eta horregatik erabaki dute zerbitzu automatikoa jartzea. "Lehen 13.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen ziren egunero hemendik baina autobidea zabaldu zutenetik, erdira jaitsi da kopurua. Autobidea Gasteizeraino zabaltzen dutenean ibilgailu gutxiago pasako direla uste du Petronorrek ere. Horregatik, zaila da alde biak zabalik mantentzea, ez da bideragarria", dio.

Kreditu txartelarekin
Erregaia emateko bi gailu daude Muniola gasolindegiko alde horretan eta lau autok batera bete dezakete depositua. Orain, kutxazain automatikoen antza duten kaxa batzuk jarriko dituzte. Bezeroak kreditu txartela sartuta aukeratuko du ze eta zenbat erregai bota dirutan. Ez da langilerik egongo. Izan ere sistema berri honekin langile kopurua murriztu egin da Muniolan; lehen zazpi langile zeuden eta orain bost.

Egunez bakarrik
Gabonetatik dago itxita Muniola gasolindegiko alde hori, baina Jose Luis Agirregomezkortak azaldu digun moduan laster zabalduko dute, bi hilabete barru baino lehen, ziurrenik, "ez dute obra handia egin behar eta". Zerbitzua automatikoa izan arren, 06:00etatik 22.00ak arte egongo da zabalik bakarrik, pareko gasolindegiak duen ordutegi bera izango du. "Arriskutsua da gauean ere zabalik mantentzea eta 22:00etatik aurrera kutxazainek ez dute funtzionatuko", argitu du Jose Luis Agirregomezkortak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak