Zenbait kirol instalazio itxita Kilometroak'07 jaia ospatzeko

Maider Arregi 2007ko urriaren 5a

Kilometroak'07 Bergaran ospatuko da urriaren 7an , domekan. Horren ondorioz, hainbat kirol eremuk aldaketa jasango dute:

Labegaraieta

Barruko kantxa ezin izango da ostirala eta domeka bitartean erabili. Astelehenean barruko kantxa erabilgarri egongo da.

Skate Parkea, tenis zelaia eta gainontzeko kanpoko elementu denak urriaren 18rako erabilgarri egongo dira herritar eta erabiltzaile guztientzat.

Udal pilotalekua

Asteburuan ezin izango da instalazioa erabili. Astelehenetik aurrera erabili ahalko da.

Agorrosin

Ohiko ordutegiarekin irekiko du: 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 22:00


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak