Zelaira hobeto moldatzen jakin ostean, merezimendu osoz irabazio zion Bergarak Idiazabali (3-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko otsailaren 7a

Agorrosingo futbol zelaiaren egoera eskasak erabat baldintzatu zuen Bergararen eta Idiazabalen arteko norgehiagoka. Mahoneroak askoz hobeto jakin zuten zelaiaren egoerara moldatzen eta merezita gailendu zen sailkapeneko goiko postuetan dabilen Idiazabalen aurrean.

Lehen zatiko 20. minutuan Oier Loiolak egin zuen etxeko taldearen lehen gola, korner batean hainbat erreboteren ostean baloia sarera bidali zuen. Bigarrena 15 minutu beranduago heldu zen, atzo partidu bikaina egin zuen Jon Alzolaren burukada baten ostean. Azken gola 75. minutuan egin zuen Bergarak; ordurako Idiazabalgo taldea hautsita zegoen.

Lehiaren ostean, Manu Diaz Bergarako entrenatzailea oso pozik zegoen bere mutilek egindako lanarekin. Kronika osoa bihar izango duzue irakurtzeko aukera, Asteleheneko Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak