Zeinuen hizkuntza ikastaroa antolatu dute

Edu Mendibil 2007ko urriaren 22a

Gorrekin komunikazio ahalmenak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzenduta, zeinuen hizkuntza ikastaroa antolatu du Aransgik, Bergarako Udaleko Gizarte Ongizate sailaren laguntzarekin.

Ikastaroa urtarrilean hasiko da eta gaiarekin interesatutako debagoiendar guztiek har dezakete parte. Ikastaroa Bergarako Aransgin izango da: hasierako mailan, eskolak martitzenero izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Sakontze maila ere eskainiko dute. Ikasle kopurua mugatua da eta senitartekoek eta lagunek dute lehentasuna. Matrikulak 85 euro balio du. Argibideak, 943 76 27 03 telefonoan.

Erantzun bikaina

Dagoeneko 35 urte bete dira Aransgi Bergaran kokatu zutenetik. Debabarrenari zein Debagoienari zerbitzua eskaintzen dio gaur. Azken hamar urteotan zeinuen hizkuntza ikastaroak antolatu dituzte. Iñaki Madinabeitia Aransgiko zuzendariaren hitzetan, "erantzun bikaina jaso dugu eta aukera ona da ikasteko, eta premia zein jakin-mina dutenak guregana hurbiltzeko. Maila bat hartzeko ikastaro ona da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak