Zauritu bat Elorregin gertatu den istripuan

Usoa Agirre 2007ko urriaren 5a

Goizeko 10:30ak aldera izan da istripua, Elorregiko biribilgunearen inguruan, Bergaratik Arrasaterako bidean. Bi autok aurrez aurre talka egin dute eta auto baten zihoan gidaria zaurituta eraman dute Arrasateko ospitalera. Ertzaintzako prentsa sailean esan digutenez, ez du zauri larririk; bularraldean eta belaunean ditu golpeak. Istripuaren ondorioz, eragozpenak sortu dira pare horretan eta txandaka ematen ari dira bidea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak