Irailaren 28an hasiko dira eskolak eta izango dira martitzenetan: 19:30-20:30 ordutegian izango da hastapen maila eta 20:30-21:30 ordutegian, berriz, jarraipen maila. Irakasleari dagokionez, Patxi Monterok emango ditu eskolak.
Ikastaroaren prezioa da 12 euro hilean –10 euro Jarduneko bazkide izanez gero–. Izena emateko jo Jardunek Errotalde jauregian duen bulegora edo deitu 943 76 36 61 zenbakira.
Ikastaro gehiago
Bestalde, gogoratu behar da urriaren 2an abiaraziko duela Jardunek ikasturte berria. Aurten ere eskaintza zabala dauka eta izenematea zabalik dago irailaren 24ra arte.
Izena eman daiteke Arrizuriko asteburuko aisialdi taldean –urriaren 2an eta 3an ate irekien jardunaldia egingo dute–: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako neska-mutikoendako da eta zapatu eta domeketan, 17:00-20:00 ordutegian, jolasak, tailerrak, eskulanak... egiten dituzte, Arrizuriaga jauregian. Eta bertso eta trikiti eskoletan. Bietan ala bietan eskolak aste barruan izaten dira, gehienez ordu eta erdiz.