Zabaletan auzoko Sanbartolome jaiak prest

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abuztuaren 10a

Hilaren 24an, barikua, ospatuko dituzte Sanbartolomeak Angiozarko Zabaleta auzoan. Meza, luntxa, boleta txapelketa eta erromeria egingo dituzte.

Zabaletako Sanbartolome jaietako egitaraua.
Abuztuak 24, barikua

12:00etan, meza Sanbartolomen

13:00etan, luntxa Zabaletan

18:00etan, boleta txapelketa. Lehenengo saria: 80 euro + urdaiazpikoa.
    Bigarren saria: 60 euro + gazta. Hirugarren saria: 40 euro. Laugarren     saria: 20 euro. Auzoko lehenengoak trofeoa jasoko du.

23:00etan, erromeria Kupela taldearekin.

Goizaldean, txokolate-jana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak