Urtero moduan meza egin dute ospakizunei hasiera emateko, eta ondoren hamaiketako ederra: txorizoa, patata tortilla eta sagardo apur bat ere bai. Arratsalderako bolo txapelketa antolatu dute, baina, bat baino gehiago eguerdian bertan hasi da entrenatzen. Gauen parrandarako garaia izango da eta auzotar batzuk esan digute, gainera, bihar goizaldera arte dantzan ibiltzeko asmoa daukatela. Kupela taldearekin erromeria izango dute, beraz, girorik ez da faltako gaur gauen Angiozarko Zabaletamendi auzoan.