Zabaleta arerio barik Gorlan, Vilariñok istripua izan ondoren

Mireia Bikuña 2007ko irailaren 30a

Entrenamendu saioko igoeran, Ander Vilariñok istripua izan zuen. Bideko zulo baten autoaren kontrola galdu zuen eta bide bazterrean aparkatuta zeuden bi auto jo ondoren, bide-seinale bat apurtu zuen, eta Arana Goikoa baserriaren ondoan geratu zen. Berehala, istripu lekura, Gurutze Gorriko bi anbulantzia, eta DYAko Erreskate Unitatea iritsi ziren. Vilariñoren Reynard F3000 autoa txikitu egin zuten gidaria ateratzeko. Anbulantzia medikalizatu batek Hondarribiako gidaria Debagoienako ospitalera eraman zuen, eta han, femurra apurtuta zuela ikusi zuten. Hala, aurkari indartsuena igoeratik kanpo, Aitor Zabaleta bergararra izan zen azkarrena Gorlako igoeran.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak