Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jeltzaleak izan dira Bergaran hauteskundeetako irabazle garbiak eta orain dela lau urteekiko apur bat egin du behera (77 boto), baina orduan EArekin batera aurkeztu zen. Azken honek egin du nabarmen behera; orduan 934 lortu zituen eta oraingoan 320. Aralarrek nabarmen egin du gora eta horixe da beste irabazle garbia. Sozialistek ere gora. EBk eta PPk behera egin dute eta EAHKk baino askoz gutxiago izan dira oraingoan baliogabeak eta Urrezko botoak.