Oinarriak
-
Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide talde bakoitzeko).
-
Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena adieraziko da.
-
Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.
-
Txorimaloarekin batera esaldi bat aurkeztu behar da. Prestatutako esaldia martxoaren 7a baino lehen, Jarduneko bulegoan aurkeztuko da.
-
Lehiaketa 3 taldetan banatuko da:
-12 urtetik beherakoak (LH-koak)
-12-60 urte artekoak
-60 urtetik gorakoak
-
Lehiaketa 2008ko martxoaren 15ean egingo da. Aurkeztutako txorimaloak ferian egongo dira ikusgai, 11etatik aurrera. Sari banaketa 12:30etan egingo da.
-
Honako sari hauek banatuko dira taldeen arabera:
-Lehenengo 3 sarituentzat Gasteizera patinatzera saria!
-Irabazleentzat 90 euro dirutan edo materialetan. Bigarrenentzat 60 euro dirutan edo materialeta
-Irabazleentzat 90 euro. Bigarrenentzat 60 euro
Esaldi
onenaren sari berezia: 60 euro dirutan edo materialetan
-
Izena ematea Jardunen (Errotalde jauregia. Bergara. Telefonoa: 943763661 edo 760819).
-
Izena emateko azken eguna martxoaren 7a izango da.
Oinarriak onartzea beharrezkoa da lehiaketan parte hartzeko. Zalantzaren bat izanez gero, deitu Jardunera.