Mendekoste jaiak gainean direla-eta, Txosna batzordeak herrian giroa berotu dadin gura du; iazko jaietan aurkeztu zuten Xaxau birusa, bueltan da berriro, eta hura izango da herritarrak festetarako gertatzeko ardura izango duena. Egubakoitzean egin zutena, Xaxau birusaren spota izango denaren grabazioa izan zen. Spot hori, tabernetan eskaintzen hasiko dira jaiak hasi baino pare bat aste lehenago eta hori bakarrik ez, jaietako txosna egitaraua ere bideoarekin aurkeztuko dute. Spota grabatzeko deialdiari erantzun zioten herritarrek, nahiz eta helduen parte hartzea falta izan zen. Ea ba herritarrak behar beste xaxatzen diren!