Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabete honetan guztian zehar Xanti Arrieta pintore eta eskultore eta zeramika egile bergararraren lanak egongo dira ikusgai nahikari tabernan.
Bertan guztira 15 lan egongo dira ikusgai: zeramikazko bi mural abstraktu eta 13 koadro. Koadroetarako Arrietak gehien erabili duen gaia paisaiak izan dira. Eskulturak ere egiten ditu baina ez ditu ikusgai ipini lan horiek.
Arrietak bere estudioa Bolun dauka, herriko beste hainbat artisten moduan. Hurrengo erakusketa Donostian egingo du Arrietak.