Askatasunaren esanetan, hau da gose greba hastearen arrazoia: "Bakartze politiko argia da espetxe honetan aurrera eramaten dutena. Horren aurrean, bertan dauden preso politikoek nahikoa dela esan dute eta borrokaldia abiatu dute egoera hau gehiago luza ez dadin". Askatasunak gaineratu du, "azken urteotan espetxe honetara gero eta euskal preso politiko gehiago eramaten dituzte, eta honekin batera bertako bizi baldintzak okerrera egin dute, egun muturrekoak diren egoerak ematen ari direlarik".