Vikingoen eta power metalaren disdira

IkerNarvaez 2009ko ots. 8a, 18:22
Zapatu gaueko kontzertuan talde ezin hobeak eta oso ezagunak ikusteko aukera egon zen. Turisas eta Dragonforce elkar ikusteko aukera apartak, zapatukoa benetako heavy gaua bilakatu zuen. Jam aretoa ia beteta eta zaleak gustura.

Turisas finlandiarra puntual hasi ziren, 21:00etan. Metal epiko doinuekin eman zioten hasiera kontzertuari. Vikingo metala eta folk metalaren nahasketa bat dela esan genezake. Bikingo jantzita eta aurpegiak margotuta irten ziren gainera.
Presentzia eta energia handiko taldea da. Ondo prestatutako koreografiak, dantzak eta publikoarekiko harreman bikaina izan zuten. Jendea animatzea eta gaua dibertigarria izatea lortu zuten. Rasputin abestiarekin gainera, publikoa poltsikoan sartu zuten eta Jam osoa eurekin abesten hastea lortu zuten. Gonbidatutako taldeak maila bikaina daukala garbi geratu zen. 

Dragoiaren indarra

Dragonforce Londresko taldeak bere laugarren lana Ultra Beatdown aurkeztu zuen. Power metala egiten dute, baina oso talde berezia da, izan ere, muturreko power metala egiten dutela diote. Hori argi ikusten da beraien abestiak abiadura oso handia daukatelako eta zati asko benetan melodikoak direlako. Gainera, Blast beat erritmoak aurkitu ditzakegu baterian. Heroes of our time abestiarekin ireki zuten kontzertua eta energi handiarekin jendea animatu zuten.
Teknikoki maila oso handia dute, eta ez zuten etenaldirik egin. Eszenatokian saltoka aritu ziren gelditu gabe. Ikaragarrizko gitarra soloak, dobleteak eta Herman Li gitarra jotzailearen abiadura sinestezineko punteoak izan ziren nagusi. Sekulako ikuskizuna eta trebetasuna erakutsi zuen gitarrarekin. Izan ere, mingainarekin jotzen zuen.
Gitarraren Floyd Rose-ri joko guztia atera zion; palankatik heldu eta gitarra airean botatzen zuen abestiaren riffak edo punteoak galdu barik; munduko gitarra jotzaile onenetarikoen artean dago. Orokorrean, bi gitarra jotzaileen maila oso altua dela konprobatu genuen eta elkarrekin ondo ulertzen direla erakutsi zuten behin baino gehiagotan. Reason to live eta The warrior inside abestiak ere jo zituzten. Orduan, Vadim Pruzhanov teklatuaren txanda heldu zen. Netta Skog, Turisaseko akordeoi jotzailea gonbidatu zuen eta bien artean solo jokoak egin zituzten erritmo ezberdinak konbinatuz; momentu dibertigarria izan zen.


The last journey abestia jo ostean kamerinoetara joan ziren eta jendeak gehiago nahi zuela argi geratu zen. Orduan, Zp Threat abeslaria irten zen, abesti gehiago nahi genuela konprobatzeko eta jendea animatzeko.
 Hala, musikariak berriro agertu ziren agertokira eta garagardo latak banatu zituzten jendea animatzeko eta beste bi kantu gehiago jo zuten. Azkeneko abestia Through the Fire and Flames klasikoa izan zen eta jendeak saltoka amaitu zuen; amaiera oso indartsua izan zen.
Dragonforcekoak ez ziren gelditu momentu batean ere ez: energia, melodia, abiadura, bateria erritmo sinesgaitzak Dave Mackintoshen eskutik, teklatu eta gitarra solo tartekatuak, ahots melodikoak, saltoak... hau dena aurkitu genuen zapatu gaueko  kontzertuan. Eskainitako ikuskizun ikaragarria izan zen.
Jarraitzaileok asko gozatu genuen beraien abesti luzeekin.  7 minutuko abestiak motzak egin zitzaizkigun instrumentu guztiekin daukaten trebetasuna ikustean. Gainera, Zp Threat abeslaria momentu oro egon zen jendea animatzen eta saltoka, alde batetik bestera: lasterka eta dantzan jarraitzaileekin batera. Argi geratu zen power metal talde honek influentzi oso handia daukala eta ikusleekin feeling berezia.
Zalantza gabe heavy metal gau bikaina bi talde ezin hoberekin. Bira oso garrantzitsua egiten ari dira gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak