Uztailerako udaleku ibiltaria antolatu du Jardun elkarteak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko maiatzaren 11

14 eta 16 urte arteko gazteendako da, uztailaren 6tik 17ra bitartean

Jardun Euskara Elkarteak uztailerako udaleku ibiltaria antolatu du. Arrasateko Txatxilipurdirekin, Durangoko Berbarorekin eta Lasarteko Ttakun elkarteekin elkarlanean antolatu du.
14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izango da uztailaren 6tik 17ra. Kosta ala kosta izena eman diote eta Araban hasi eta Bizkaiko kostaldean bukatuko da. Ibilbidean barrena abentura asko bizi izateko aukera izango dute gazteek eta ekintza ugari ere egingo dute.

Izenematea zabalik

Izenematea zabalik dago eta azken eguna da maiatzaren 15a. Horretarako jo Jardunera edo deitu 943 76 36 61 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak