Uztailerako begirale euskaldunak behar dira

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko martxoaren 2a

Interesatuek izena eman dezakete, dagoeneko, Xipizaro ludotekan

Uztaileko udaleku irekietarako begirale euskaldunak behar direla jakitera eman dute Udaletik. Begiraleok uztailean, goizez umetxoendako egiten diren udaleku irekietan jardungo dute.

izenematea

Izena emateko interesa duenak egin dezake Agorrosin Ekintza Gunean dagoen Xipizaro ludotekan. Ludotekaren ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera, 17:00-20:00 eta zapatutan, 10:00-13:00 ordutegian.
Informazio gehiagorako deitu 943 77 91 60 telefono zenbakira edo idatzi mezua nnarbaiza@bergara.net helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak