Hala, uztailaren 4an Phonk Clubbin Criminals talde gasteiztarra izango da. Nando de la Casaren taldeak doinu elektroniko dantzagarriak ekarriko dizkigu. Uztailaren 11n, berriz, J.J. Band etorriko zaigu Madrildik. Nu-jazz eta flamenko doinuak ekarriko dizkigu. 18an, Jose Luis Pardo musikari ezaguna eta bere The Mojo Workers izango ditugu, eta amaitzeko, 25ean, Terela Gradin eta G.E.M Trio, galiziarrak. Emanaldi guztiak, 22:30ean hasita.
Filmak izarpean
Uda sasoiko beste klasiko bat dira San Martin plazako aire zabaleko zinema emanaldiak. Abuztuko eguenetan, 22:00etan, lau film ikusteko aukera izango da. Hauek botako dituzte aurten: 8an, Un puente hacia Terebhitia (gazteleraz); 16an, Donkey Xote (euskaraz); 22an, La búsqueda (gazteleraz), eta 29an, The horror bus (euskaraz).