Uztailean ere kultura agenda zabalaz gozatzeko aukera

Maider Arregi 2008ko uztailaren 1a

Bergarako Kultura Sailak kaleratu du uztaileko kultura ekitaldien programa. Udan Espoloiko kontzertuez, San Martzialgo erromeriaz edota jai eta ospakizunekin gozatzeko aukera izango da. Bestalde, gaztetxean ere zinekluba izango da eguenero 21:30ean. Hona hemen egitaraua:

Hemen duzue uztaileko erakusketak eta zineklubeko egitaraua.

Uztailak 4, barikua

  • Lehenengo San Martzial 24 orduko futbito txapelketa. Antolatzailea: BTLS Kirol Elkartea. 19:00etan.
  • Phonk Clubbin Criminals taldearen jazz kontzertua. Gaueko 22:30ean, Espoloian.

Uztailak 5, zapatua

  • Bonba Japoniarrak 19:00etan, San Martin plazan. Ondoren, buruhandi eta erraldoien kalejira, Elgoibarko dultzaineroek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza.

Uztailak 6, domeka

San Martzialgo erromeria. Ikus egitaraua

Uztailak 10, eguena

  • Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka helduentzako ipuin kontaketa saioa, Jose Mari Carrerekin. 19:00etan, Aroztegi aretoan.

Uztailak 11, barikua

  • JJ Band, Jazz flamenkoa Andaluziatik. 22:30ean, Espoloian.

Uztailak 12, zapatua

  • Zirika Zirkus taldearekin Zirko tailerrak. 18:00etan, Munibe plazan.

Uztailak 13, domeka

  • 09:45 Udal Txistulari Bandaren kalejira, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30 Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 12:30 Udal Musika Bandaren kontzertua, Udal pilotalekuan.

Uztailak 18, barikua

  • Aritzeta abesbatzaren kontzertua. 19:45ean, Santa Marina parrokian.
  • Jose Luis Pardo & The Mojo Workers taldearen kontzertua. 22:30ean, Espoloian.

Uztailak 19, zapatua

  • Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzaren kontzertua. 20:00etan, Mariaren Lagundiko elizan.

Uztailak 25, barikua

  • Terela Gradin (jazz abestua Galiziatik) eta G.E.M Trio-ren kontzertua. 22:30ean, Espoloian.

Uztailak 27, domeka

  • Udal Txistulari Bandaren kalejira. 09:45ean, herriko kaleetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak