Uztailean ere "irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina izango da

Maider Arregi 2007ko uzt. 2a, 13:23
Azken bi hilabetetan Jardun Euskara Elkarteak, Udal liburutegiarekin eta Elkar Megadendarekin batera, "irakurri, gozatu eta oparitu" kanpaina izan du martxan. Orain kanpaina hau uztailaren 21a arte luzatzea erabaki du.

Euskarazko irakurketa bultzatzea helburu du "irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoak. Orain, uda eta opor garaia denez askorentzat, egitasmo hau uztailaren 21a arte luzatzea erabaki dute.
Hala, aukera bikaina da udarako liburua aukeratu eta prezio berezian lortzeko.
 
Egin beharrekoa oso sinplea da. Udal liburutegira joan, apal berezi baten dauden 100 liburutatik bat maileguan hartu eta irakurri ondoren 4 galdera orokor dituen fitxa bete. Ondoren,  liburua erosi eta oparitzeko %25eko deskontu txartela jasoko duzu. Gainera Jardun Euskara Elkarteko kide bazara beste %25eko deskontua egingo dizute Elkar Megadendan, beraz erdi prezioan erosi ahalko duzu liburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak