Uztailean Bedelkarko dendariek kalera aterako dituzte produktuak, bigarrenez

Jasone Zabala 2009ko ekainaren 5a

Uztailaren 3an eta 4an Bergarako Bedelkar elkarteko dendariek produktuak aterako dituzte kalera eta azoka txikia egingo dute. Martxoan egin zuten moduan, nork bere dendaren aurrean jarriko du erakusmahaia dendako produktuekin. Gainera, beherapen ofizialak uztailaren 1ean hasiko dira leku guztietan eta dendariek bultza- datxoa emango diete erosleei produktu ezberdinak erosi ahal izateko asteburu horretan.

Antolatzaileek espero dute joan den matxoaren 7an kalera atera zirenak baino denda gehiago animatzea uztailean ospatuko den bigarren ekitaldi horretan: "Martxoaren 7ko hartan halako azoka bat egiten genuen lehen aldia izan zen eta, gainera, eguraldiak ere ez zigun askorik lagundu. Gainera, bigarren ekitaldi honetan, giroa animatzeko, egubakoitz arratsaldean zehar Oihulari Klown taldekoak dendarik denda ibiliko dira kale antzezpena egiten eta erosleak erostera animatuz... Horretaz gain, dendetako produktuetan beherapenak egongo dira".

Urrian, udal pilotalekuan

Bedelkarkoek, bestalde, adierazi digute datorren urrian Udal Pilotalekuan egingo duten azokaren prestaketa lanak ere aurrera doazela poliki-poliki.
Aurten, gainera, berrikuntza moduan, zapatuan ez ezik domeka goizean ere egongo da zabalik azoka. Antolatzaileen esanetan, joan den urtean jende asko ibili zen eta dendariak gustura gelditu ziren herritarrek emandako erantzunarekin: "Horregatik, egun erdi gehiago luzatuko dugu pilotalekuko eskaintza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak