Usondo parkeko zuhaitzei izendapen plaka jarriko diete

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko urt. 25a, 18:31
Latinez, euskaraz eta gaztelaniazko izenarekin batera, hostoaren irudia ere eroango du plakak. Ingurumen sailaren helburua da herri barruko landarediari balorea ematea, besteak beste

Usondo parkeko zuhaitzek izendapen plaka izango dute laster. Udalak erabaki du zuhaitzak izendatzeko plakak jartzea "herri barruko landarediari balorea emateko eta herritarrak sentsibilizatzeko biodibertsitatearen garrantziaz", Ingurumen departamenduko iturrien esanetan.
Horrekin guztiarekin 0,2x0,21 metro neurtuko duen plaka jarriko dute zuhaitzen ondoan eta plaka horretan agertuko da zuhaitzaren izena latinez, euskaraz eta gazteleraz eta zuhaitzaren hostoaren irudia. Izena zein hostoaren irudia grabatuta eta beltzez margotuta egongo dira eta Bergarako Udalari erreferentzia egingo dion zigilua ere eroango du.
Ingurumen departamendutik azaldu dutenez, 26 plaka jarriko dira, guztira, zuhaitz askoz gehiago egon arren, "espezie bakoitzeko banari jarriko" zaiolako plaka. Martxorako jarrita egongo direla uste dute Ingurumen departamenduan.
Bestalde, plaka horiek egiteko lana esleitu dio Udalak Marmoleria Bergaresa SLri, 1.875 eurotan.
Herriko gainerako berdeguneetan ere plakok jartzea baztertzen ez den arren, oraingoz, Usoondon bakarrik jarriko dituzte.

Liburuarekin batera

Usondo parkeko zuhaitz eta zuhaixkak delako liburua argitaratu zuen iaz Udalak eta argitalpenarekin batera adostu zuten esandako plakak jartzea.
Liburuari dagokionez, kultura etxean eta udaletxean daude eskuragarri, euro baten truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak