Horrekin guztiarekin, 0,2x0,21 metro izango duen plaka jarriko dute zuhaitzen ondoan eta plaka horretan agertuko da zuhaitzaren izena latinez, euskaraz eta gaztelaniaz eta zuhaitzaren hostoaren irudia. Izena eta hostoaren irudia grabatuta eta beltzez margotuta egongo dira eta Bergarako Udalari erreferentzia egingo dion zigilua ere eroango du.
Ingurumen Sailetik azaldu dutenez, 26 plaka jarriko dira, zuhaitz askoz gehiago dagoen arren, "espezie bakoitzeko banari jarriko" zaio-eta plaka. Martxorako jarrita egongo direla uste du Ingurumen Sailak.
Bestalde, plaka horiek egiteko lana esleitu dio Udalak Marmoleria Bergaresa SLri, 1.875 eurotan.
Herriko gainerako berdeguneetan ere plakok jartzea baztertzen ez den arren, oraingoz, Usondon bakarrik jarriko dituzte.
Liburuarekin batera
Usondo parkeko zuhaitz eta zuhaixkak delako liburua argitaratu zuen iaz Udalak eta argitalpenarekin batera adostu zuten esandako plakak jartzea.
Liburuari dagokionez, kultura etxean eta udaletxean dago eskuragarri, euro baten truke.