Urteurreneko ekitaldi ikusgarria antolatu dute Ariznoakoek domekarako. BIDEOA

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 26a

Bergarako Ariznoa Gimnasia Erritmikoko taldeak 25 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko jaialdi berezia antolatu dute datorren domekarako, martxoak 1. Gonbidatu ugari izango dituzte bertan; tartean, Almudena Cid gimnasta ezaguna. Jaialdian arituko dira, besteak beste, Edu Muruamendiaraz dantzari bergaarra eta Aukeran taldea, Acro Indar taldea eta break dancea egiten duen Samu Crew taldea. Ariznoako gimnastek ere hartuko dute parte; Euskadi eta Nafarroako hainbat klub federatu izango dituzte lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak