Antolatzaileak oso pozik daude jendearen erantzunarekin. "Egubakoitzeko poteoan jende asko hasi zen eta geroko afarian ere. Gaztetxekoez gain herriko jendea eta kanpokoa ere etorri zen", adierazi digu Gaztetxeko Ander Bolibarrek. Angiolillo liburutegiaren inaugurazioa izan zen egubakoitzean ere eta hau ezagutzera hurbildu zirenei interesgarria iruditu zitzaien.
Kanpoko eszenatokia inauguratzeko asmoa zuten, baina euria zela-eta barruan jo behar izan zuten taldeek. Hala ere, Azkaiter Peloxek gitarra hartu eta kanpora irten zen abesti batzuk jotzera jende guztia atzetik zuela. "Azkenean, beraz, inauguratu zen eszenatokia", adierazi digute Gaztetxekoek.
Asteburuaren amaiera
Zapatuan, Gorlara igo eta atseden hartu ondoren gaueko kontzertuak arrakastatsuak izan ziren, Anger eta Can´t Explain taldeek jo zuten. Asteburuari amaiera emateko Mapucheen gaineko hitzaldia dago gaur 19:00etan eta zineklubean, 22:30ean, El expreso de media noche filma emango dute.