Aurreko domekan, azaroaren 1ean, urteroko bazkaria egin zuten Pertxa elkarteko bazkideek hainbat lagunekin batera. 65 pertsona batu ziren eta oso ondo pasa zutela aitortu dute. Urteroko ohiturari jarraituz, Kilometroak Txikia egin zuten, hau da, 1991n ospatutako Kilometroak jaiaren ibilbidea. Gero, elkarterako bidean txikiteoa egin zuten Labegaraietan eta Fraiskozuri inguruan. Elkartera iristean, Jose Mari Perezek prestatutako baba-jan ederra egin zuten.