Urteko batzar orokorra egingo dute San Joxepe elkartean otsailaren 18an

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko urtarrilaren 29a

Zuzendartitzako lau kide berri aukeratuko dituzte. Boluntarioek otsailaren 6a baino lehen eman behar dute izena.

San Joxepe elkarteak otsailaren 18an egingo du urteko batzar orokorra egoitzan bertan. 16:30ean da lehen deialdia eta 17:00etan bigarrena.

Bileran eztabaidatuko dituzten gaiak dira:

  • Aurreko akta irakurri eta onartzea.
  • Egoitza sozialaren egoera berria, Aldundiak Udalaren esku utzi ostean.
  • 2008ko memoria.
  • 2009ko egitaraua.
  • Zuzendaritza batzordeko lau kide berri izendatzea.
  • Galde erreguak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak