Otsaila hasieran hartu zuen Bergarako Udalak Urteaga kalean, lehen Movillas enpresa zegoen lekuan, urbanizazio lanak egin eta etxebizitzak eraikitzeko erabakia. Udalak eta Madura Etxegintzak sinatu berri duten hitzarmenarekin, lanak berehalakoan hasiko dira.
Ingurumenarendako onurak
Bergarako alkateak adierazi du pozik dagoela lortutako akordioarekin, "Bergaran nahiko ahaztuta zegoen gune bat berreskuratuko baita." Ingurumenari ere, onurak ekarriko dizkiotela adierazi dute proiektuaren arduradunek, izan ere, orain artean azpitik joan den erreka garbitu eta azaleratu egingo dute.
Udalak %10a
219 etxebizitza eraikiko dira denera: Madura enpresak, horietatik 179 egingo ditu, 115 etxe libre eta 64 babes ofizialeko. Lege berriaren arabera, udalak hirigintza aprobetxamenduaren %10a bere esku izateko aukera du, eta bere esku egongo da geratzen diren 40 etxeak eraikitzea.
Eperik ez
Etxeak bukatuta noiz egongo diren galdetuta, oraindik ez dago eperik, baina lanak berehalakoan hasiko dituztela esan digute arduradunek.