Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Udalak eta Madura Etxegintza enpresak Urteaga kalean etxebizitzak egiteko hitzarmena berritu dute. Denera, 267 etxebizitza egingo dituzte bertan: 128 babes ofizialekoak izango dira, 24 tasatuak eta 115 libreak. Lehenengo tasatuak eraikiko dituzte eta gero babestuak. Izena emateko epea oraindik erabakitzeke dago.